XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazkun-egoitza

15. Euskaltzaindiak bazkun-egoitza Bilbo'n duke.

Batzarrak

16. Batzarrak bitarikoak daitezke; aldirokoak eta iñoizpaitekoak, edo aldi-atakoak.

17. Aldi-atakoak ez dira bildu bearr, buruzagiari iru euskaltzaiñek idatziz eskatutakoan ezik.

18. Aldirokoak, Barrneko Araudiak erabakitako alditan egingo dira; ta bitarikoak ere daitezke, agirikoak eta itzalekoak.

19. Itzalekoak ille oro bitan bildu bearr dira, Euskaltzaindiaren arazo ta arloan yarduteko.

Agirikoak, berriz, Euskaltzaindiak eragindako leyaketan garaitzalleei sariak eman bearr zazkienetan.

20. Aldundiak, Euskaltzaindiarekin itundu-ezkero, erabakiko dute, batzarretan bilduko liraken, euskaltzaiñen egun-saria, Batzarr-uritik lekorean bizi diranei geitzen zayen eralgibearra oarrturik.

21. Euskaltzaindiak lanbearrik ez lagunei ez arrotze ezin egotzi ditzayeke, ezta deusik beretzakotzat argitaldu ezin dezake ere, batzarrean arrtutako erabakirik egon ezik.